2022/06/16

Txori Berri 1. edizioaren argitalpena

Hementxe dugu ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza. Elkarlanean, Txori Berri aldizkaria diseinatu, argitaratu eta ikastolako ikasle zein irakasleei egindako lanaren berri eman diegu. Itxura bikaina du, ezta? Irakurri patxadaz eta disfruta ezazue. 

Txori Berri 1; egilea: Edurne Martinez

2022/04/25

HARIEKIN JOLASTUZ, ARTELANAK OSATUZ

Hilabete hauetan, esparru artistiko teknologikoan, artelan ederrak prestatu ditugu. Horretarako, forma geometrikoak oholean marraztu, hauen siluetak iltzeekin osatu eta hariekin apaindu ditugu. Hona hemen egindakoaren laburpen bisuala: 






Hilorama arte teknikaren bidez konzeptu geometrikoak, motrizitate fina, sormena, autonomia, talde lana eta bestelako gaitasunak landu ditugu. Gainera, oso gustora aritu gara denok! 

LANBIDE HEZIKETAKO ERDI MAILAKO ZIKLOAK NAFARROAN

L-H ERDI MAILAKO ZIKLOA







2022/04/12

Astero TG gelan egiten ditugun esperimentuekin gure zentzumenen txokoa betetzen ari gara.