Neurogarapenaren
nahasteen eskuhartzeen ikuspegiak
Pasa
den maiatzaren 18an CREENAk aurrera eramandako "Neurogarapenaren nahasteen
eskuhartzeen ikuspegiak" formakuntzaren itxiera ospatu zen. Formakuntza hau CAP
erakundeak irakasleentzako antolatzen dituen tailer eta formakuntza zikloen
barruan burutu zen. Formakuntza honi amaiera emateko CREENak Nafarroako 4
ikastetxeetan aurrera eramaten diren esperientziak ezagutaraztea eta
elkarbanatzea nahi izan zuen. Nafarroako Heziketa Berezirako Zentroak gure
ikastolan egiten den lana onartu, balorean jarri eta ezagutarazi nahi izan
zuen. Honela, Iñigo Aritza ikastolaren ordezkari modura orientatzailea (Isabel
Salegui) eta Trantsizio Gelako tutorea (Artzanegi Martin) bertan izan ziren
gure proiektua aurkezten. Formakuntzak iraun duen bitartean TEAren inguruan
jantziak dauden hainbat pertsona ezagutu ditugu, baita haien jakintzak jaso
ere. Oraingo honetan, ikastolak esperientzia baliagarriak entzun, jaso eta eman
ere egin ditu. Iñigo Aritzak duen Trantsizio Gela ezagutarazteaz gain,
kalitatearen berme dela aitortu baita.
Mugikortasunean
mugak dituzten ikasleak dituzten ikastetxeetako profesionalek aurrera
eramandako esperientziak.
Apirilaren 20ean CREENAk
“Mugikortasunean mugak dituzten ikasleak dituzten ikastetxeetako profesionalek
aurrera eramandako esperientziak” izenburua zuen formazio jardunaldi bat
antolatu zuen. Jardunaldi honetan, hainbat ikastetxeek mugikortasunean mugak
dituzten ikasleekin egindako lana ezagutarazi nahi zuten, beste
ikastetxeentzako esperientzia hauek baliagarriak izan zitezkeelakoan. 6
ikastetxe ezberdinetako irakasleen esperientziak entzuteko aukera egon zen.
Horien artean, Nafarroako Heziketa Berezirako Zentroak Iñigo Aritza ikastolan
egiten den lana onartu, balorean jarri eta ezagutzera eman nahi izan zuen. Gure
ikastolako ordezkari moduan Isabel Salegui orientatzaileak eta Amaia Zuriarrain
PT eta entzumen eta mintzairako irakasleak parte hartu zuten. Ikastolak
mugikortasunean mugak dituzten umeekin egin duen eta egiten duen lana
jardunaldira hurbildu ziren guztiekin partekatu zuen. Nabarmentzekoa da
ikastolak haur hauekin egiten duen lana eredugarritzat hartu zutela
bertaratutakoek, urteetan egindako lanaren esperientziagatik, egun eskaintzen
dituen baliabideengatik eta etorkizunera begira proiektuak duen sendotasun eta
dituen aukerengatik.
Aurkezpen oso interesgarriak!!
ErantzunEzabatu