Gaurkoan, komunikazio alternatibo eta aumentatiboko sistema dinamiko eta pertsonalizatu honen inguruko informazioa luzatzen dizuegu. Gure ikastolan, Trantsizio Gelan, 2011.urtean erabiltzen hasi ginen e-mintza, eta ordutik, egunero erabiltzen dugu, izan ere, oso tresna baliagarria eta funtzionala da.
E-mintza
autismoa duten pertsonei eta ahozko eta
idatzizko hizkuntzan zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa da.
Euskal Herrian jaiotako aplikazio hau Fundacion Orange eta Gipuzkoako
Poliklinika Fundazioaren elkarlana/kolaborazioari esker sortu zen. Euskaraz
deskargatu daiteke eta erabiltzaileen beharrei egokitu daiteke.
Horrez gain,
erabiltzaileen autonomía bultzatzen du agenda pertsonalizatuaren erabileraren
bidez. Azkenik, aurretik aipatu bezala, piktogramaz, irudiez eta horiei
erlazionaturiko soinuen bidez osaturiko komunikazio panela pertsonalizatu
daitekeela aipatzea garrantzitsua da.
Informazio gehiago nahi izanez gero
irudian sakatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina