2012/11/03

Gure seme-alabak sare sozialetan Gurasoek zer dakigu horretaz?

http://www.onlinezurekin.org/
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
redes sociales

Zer dira gizarte-sareak?

Internetek eskaintzen dituen espazioak dira, non
hainbat pertsona erregistra daitezkeen. Harremanak
mantendu eta berriak egin, laguntasuna, interesak, zaletasunak,
argazkiak, ekimenak edota iritziak partekatu;
horiexek gizarte-sareen helburuetako batzuk.

Zergatik dira horren erakargarriak gaztetxoentzat?

Hainbat arrazoi daude, besteak beste:
  • Gizarte-sareei esker gaztetxoak etengabeko harremanean daude (kontuan izan behar da berdinen arteko taldeek zer-nolako garrantzia duten adin jakin batzuetan), edozein unetan eta inolako araurik jarraitu beharrik gabe. Edozein leku eta unetan konekta daiteke eta, gero eta gehiago telefono eramangarriaren bidez.
  • Gaztetxoek parte hartu egiten dute eta berezko edukia sortzen dute: ekitaldiak sortzen dituzte, oharrak uzten dituzte beste pertsona batzuen guneetan, argazkiak edota bideoak igotzen dituzte, etab.
  • Mezuak, bideoak edota argazkiak parteka ditzakete.
  • Beren gizarte-bizitza antolatzen dute.
  • Interesgarri zaien talde batean parte hartu edo kausa baten alde egin dezakete.
  • Beste pertsona batzuekin online moduan joka dezakete.
Mundu hori ongi ezagutzen dutela sentitzen dute eta haren funtzionamendua kontrolpean dutela. Horrek interesa areagotzen die.
PDF Deskargatu