2018/12/10

ARTE HEZKUNTZAN!

Hiruhilabete honetan zehar jarduera anitz egin ditugu teknika eta material desberdinak erabiliz. Hona hemen horien adibide batzuk:


2018/11/21

SAN PEDRORA IRTEERA!

Udazkenean barrena sartuta eta San Pedro oinarri hartuz, landareen inguruko proiektua gauzatu dugu DOH 2 gelan. Irteerarekin batera, bertako landare eta zuhaitz hostoak bildu eta gelako baratza tailerrean landu eta bateratu ditugu.

Gainera, ikasle bakoitzak irteeraren inguruko argazki mosaikoa burutu du edizio tailerrean.

Hona hemen proiektuaren adierazle diren argazkiak:





2018/06/22

IKASLEAK KAZETARI!

Komunikabideen gaiari amaiera emateko kazetari bihurtu gara eta irratsaio bat sortu dugu. Interesgarria benetan!
programa de radio dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

2018/06/20

OPORRAK HARTU DITUGU!!

Dagoeneko ikasturte amaierara iritsi gara! Azken txangoa Donostira egin genuen eta primeran pasa genuen. ONGI PASA ETA OPORRETAN DISFRUTATU!!!!


2018/05/31

2018/05/25

PLASTIKAN LAN ETA LAN!!

Oraingoan birziklatutako materialekin arkatzak, errotulagailuak, margoak eta bestelakoak gordetzeko poteak egin ditugu. Hara nora geratu diren!


2018/05/21

UDABERRIAN BARRENA!!

Udaberriko murala osatzeko artelan anitzak burutu ditugu teknika desberdinak erabiliz. Gela kolore alai eta biziz bete dugu!!


2018/05/08

LANDAREAK EROSTEN!!

Gaur goizean herrian egon gara eta gure baratzean landatzeko litxuak, tipulak eta piper berdeak erosi ditugu. Gelara iritsi bezain pronto landatu ditugu. Oso gustora ibili gara!



2018/05/04

UDABERRIA IRITSI DA GELARA!!


Zelako eskulan eder eta dibertigarriak egin ditugun. Gela udaberriko kolorez, lorez eta animaliaz apaindu dugu eta aldi berean jolasak eta bestelakoak sortu ditugu.


2018/05/02

ESALDIEKIN JOLASEAN!

Esaldien egitura lantzeko ondorengo tresna berria sortu dugu DOH 2 gelan. Txartelak mugituz esaldi asko osatu ditzakegu!!


2018/04/25

MATEMATIKARIA!!

Eragiketa matematikoak lantzeko tresna berri bat sortu dugu TG gelan, MATEMATIKARIA! Hau manipulatuz edozein eragiketa burutu dezakegu. A ze motibagarria eta dibertigarria!


2018/04/24

LANDARE AROMATIKOAK!!

Udaberriarekin batera landare berriak eskuratu ditugu gure gelan, LANDARE AROMATIKOAK hain zuzen ere. Horien zaintzaz arduratzen gara, egunero kanpora ateratzen ditugu goizean goiz, ureztatu eta barrura sartzen ditugu azken orduan. Gainera, landare horien ezaugarriak aztertzen ari gara. 


2018/03/02

INKLUSIBITATEA BIZI ARGAZKIEN BIDEZ

Atzo, martxoak 1, jolasarekin hasi ginen sare sozialetan eta ikastolan. Lehenengo argazki-bideoa publikatuta dago. Beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!!



Ikastolako ikasleek dagoeneko beraien erantzuna plazaratu dute panelean!

2018/02/26

BAMBOOA LANDATZEN

Baratza tailerrarekin lanean jarraitzen dugu. Oraingoan, bambooa uretan landatu dugu, eta dagoeneko hostoak ateratzen ari zaizkio!!


2018/02/09

INKLUSIBITATEA BIZI ARGAZKIEN BIDEZ!!


Aurtengo Nafarroa Oineza inklusiboa izateko helburua jarraituz, ondorengo ekintza proposatzen dugu. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!


KOLORE HOTZAK NEGUAN!

Plastika saioetan neguko mural eta koadroak egin ditugu material, teknika eta kolore desberdinak erabiliz.


2018/02/08

EDIZIO TAILERREAN ELURRAZ GOZATUZ!!

Neguko parajeak eskaini digun elurrarekin gozatzeaz gain, lanerako tresna izan da.

Izan ere, edizio tailerrerako argazki anitz atera ditugu!