2016/12/21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


Negua sartzear da eta dagoeneko gela apaintzen hasi gara. Oporretatik bueltan jarraituko dugu. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!



2016/12/20

ARTIKULU INTERESGARRI BAT


Nuerozientziak emozioen eta ikaskuntzaren erlazioaren inguruan ikertu duenari buruz diharduen artikulu bat luzatzen dizuegu oraingoan. Irudiak klik eginez artikulua irakurtzeko aukera izango duzue. Horrez gain, irudiaren azpian agertzen den estekan informazioa gehiago dago eskuragai.

 Emozioak eta ikaskuntza


2016/12/14

HIZTEGI BIMODALA

Komunikazio alternatibo eta aumentatiboko beste sistema pertsonalizatu bat aurkezten dizuegu oraingoan. Hizkuntzan zailtasunak dituzten ikasleek erabiltzeko oso sistema egokia da, bai eta gainerako ikasleen aberastasunerako. Izan ere, denok tresna hau komunikaziorako erabiltzen baitute. Tresna baliagarri eta funtzional hau gure ikastolan egunero erabiltzen dugu. Hona hemen guk landutako eredu bat:

2016/12/12

FAMILIA FORMAZIOA LH-N ETA DBH-N


                                                                                         

Gurasoei zuzendutako hitzaldia:

“ENTZUTEAREN GARRANTZIA FAMILIA HARREMANETAN”

Seme-alabak Lehen hezkuntzan eta Bigarren hezkuntzan dituzten gurasoentzat.
Abenduaren 19an, 18.00etan, Ikastolan.
Partaidetza ziurtatzea beharrezkoa denez, abenduaren 15era arte, ikastolako telefonora deituz (948562951) edo email honetara isabel@inigoaritza.com idatziz izena eman.

Hizlaria Belen Perez de Prado izango da (Bizikidetzarako aholkularitzan formatzailea eta bi ikastetxetako bizikidetza arduraduna)


Antolatzaileak: Altsasuko zonaldeko Gizarte Zerbitzua eta Iñigo Aritza Ikastola

                                           

Charla dirigida a madres y padres:

LA IMPORTANCIA DE LA ESCUCHA EN LAS RELACIONES FAMILIARES”

Para madres y padres que tienen hijos/as en Educación Primaria y en Educación Secundaria.
La charla será en la Ikastola el 19 de DICIEMBRE a las  18:00 horas.
Para realizar la charla necesitamos asegurar un mínimo de asistencia por lo que es necesario apuntarse llamando al teléfono de la Ikastola (948 562951) o en el siguiente email: isabel@inigoaritza.com hasta el 15 de diciembre.

La charla la impartirá Belen Perez de Prado (Formadora de la Asesoría de Convivencia y Responsable de Convivencia en dos centros Escolares)



Organizan: Servicio Social de Base de la zona de Altsasu y Ikastola Iñigo Aritza                                                                

FAMILIA FORMAZIOA HAUR HEZKUNTZAN



2016/12/02

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA!!

Badator Euskararen Eguna eta ikastolan aste osoan zehar ekintza ezberdinak burutu ditugu hura ospatzeko.



2016/11/25

EMAKUMEARENGANAKO ERASOEN AURKAKO EGUNA

Gaur azaroak 25 Emakumearenagako Erasoen Aurkako Egunean ondorengo abesti bilduma luzatzen dizuegu. 




Aste honetan ontziak margotzen jarraitu dugu. Buztina lantzen oso gustora ibili gara!!! Datorren astean prest egongo dira etxera eramateko.


2016/11/07

E-MINTZA PROGRAMA

Gaurkoan, komunikazio alternatibo eta aumentatiboko sistema dinamiko eta pertsonalizatu honen inguruko informazioa luzatzen dizuegu. Gure ikastolan, Trantsizio Gelan, 2011.urtean erabiltzen hasi ginen e-mintza, eta ordutik, egunero erabiltzen dugu, izan ere, oso tresna baliagarria eta funtzionala da.


E-mintza  autismoa duten pertsonei eta ahozko eta idatzizko hizkuntzan zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa da. Euskal Herrian jaiotako aplikazio hau Fundacion Orange eta Gipuzkoako Poliklinika Fundazioaren elkarlana/kolaborazioari esker sortu zen. Euskaraz deskargatu daiteke eta erabiltzaileen beharrei egokitu daiteke. 

Horrez gain, erabiltzaileen autonomía bultzatzen du agenda pertsonalizatuaren erabileraren bidez. Azkenik, aurretik aipatu bezala, piktogramaz, irudiez eta horiei erlazionaturiko soinuen bidez osaturiko komunikazio panela pertsonalizatu daitekeela aipatzea garrantzitsua da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero irudian sakatu.

 E-MINTZA PROGRAMA

2016/11/02

Pentazitatearen formazioa

Irakasleen formazioa: Pentazitate proiektua Iñigo Aritza Ikastolan orain dela urte asko martxan jarri genuen arren, formatzen jarraitzen dugu. Atzo eta gaur Inma Serrano izan dugu gurekin.



2016/06/27

IÑIGO ARITZAK BI PROIEKTU AURKEZTU DITU

Neurogarapenaren nahasteen eskuhartzeen ikuspegiak

Pasa den maiatzaren 18an CREENAk aurrera eramandako "Neurogarapenaren nahasteen eskuhartzeen ikuspegiak" formakuntzaren itxiera ospatu zen. Formakuntza hau CAP erakundeak irakasleentzako antolatzen dituen tailer eta formakuntza zikloen barruan burutu zen. Formakuntza honi amaiera emateko CREENak Nafarroako 4 ikastetxeetan aurrera eramaten diren esperientziak ezagutaraztea eta elkarbanatzea nahi izan zuen. Nafarroako Heziketa Berezirako Zentroak gure ikastolan egiten den lana onartu, balorean jarri eta ezagutarazi nahi izan zuen. Honela, Iñigo Aritza ikastolaren ordezkari modura orientatzailea (Isabel Salegui) eta Trantsizio Gelako tutorea (Artzanegi Martin) bertan izan ziren gure proiektua aurkezten. Formakuntzak iraun duen bitartean TEAren inguruan jantziak dauden hainbat pertsona ezagutu ditugu, baita haien jakintzak jaso ere. Oraingo honetan, ikastolak esperientzia baliagarriak entzun, jaso eta eman ere egin ditu. Iñigo Aritzak duen Trantsizio Gela ezagutarazteaz gain, kalitatearen berme dela aitortu baita.






Mugikortasunean mugak dituzten ikasleak dituzten ikastetxeetako profesionalek aurrera eramandako esperientziak.

Apirilaren 20ean CREENAk “Mugikortasunean mugak dituzten ikasleak dituzten ikastetxeetako profesionalek aurrera eramandako esperientziak” izenburua zuen formazio jardunaldi bat antolatu zuen. Jardunaldi honetan, hainbat ikastetxeek mugikortasunean mugak dituzten ikasleekin egindako lana ezagutarazi nahi zuten, beste ikastetxeentzako esperientzia hauek baliagarriak izan zitezkeelakoan. 6 ikastetxe ezberdinetako irakasleen esperientziak entzuteko aukera egon zen. Horien artean, Nafarroako Heziketa Berezirako Zentroak Iñigo Aritza ikastolan egiten den lana onartu, balorean jarri eta ezagutzera eman nahi izan zuen. Gure ikastolako ordezkari moduan Isabel Salegui orientatzaileak eta Amaia Zuriarrain PT eta entzumen eta mintzairako irakasleak parte hartu zuten. Ikastolak mugikortasunean mugak dituzten umeekin egin duen eta egiten duen lana jardunaldira hurbildu ziren guztiekin partekatu zuen. Nabarmentzekoa da ikastolak haur hauekin egiten duen lana eredugarritzat hartu zutela bertaratutakoek, urteetan egindako lanaren esperientziagatik, egun eskaintzen dituen baliabideengatik eta etorkizunera begira proiektuak duen sendotasun eta dituen aukerengatik.