2022/06/16

Txori Berri 1. edizioaren argitalpena

Hementxe dugu ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza. Elkarlanean, Txori Berri aldizkaria diseinatu, argitaratu eta ikastolako ikasle zein irakasleei egindako lanaren berri eman diegu. Itxura bikaina du, ezta? Irakurri patxadaz eta disfruta ezazue. 

Txori Berri 1; egilea: Edurne Martinez

2022/04/25

HARIEKIN JOLASTUZ, ARTELANAK OSATUZ

Hilabete hauetan, esparru artistiko teknologikoan, artelan ederrak prestatu ditugu. Horretarako, forma geometrikoak oholean marraztu, hauen siluetak iltzeekin osatu eta hariekin apaindu ditugu. Hona hemen egindakoaren laburpen bisuala: 






Hilorama arte teknikaren bidez konzeptu geometrikoak, motrizitate fina, sormena, autonomia, talde lana eta bestelako gaitasunak landu ditugu. Gainera, oso gustora aritu gara denok! 

LANBIDE HEZIKETAKO ERDI MAILAKO ZIKLOAK NAFARROAN

L-H ERDI MAILAKO ZIKLOA







2022/04/12

Astero TG gelan egiten ditugun esperimentuekin gure zentzumenen txokoa betetzen ari gara.





 


 

2021/06/15

LANDAREEN MUNDUARI BURUZKO PROIEKTUA

Ikasturteko azken egun hauetan egin dugun proiektutetako bat aurkezten dizuegu oraingoan.

Hona hemen baratza tailerrean, landareen bizi zikloari, elikadurari eta ugalketari buruz CBUko ikasleek egin duten lapbook  ederra!!





 

2021/05/19

BARATZA TAILERRA

Aurten ere baratza tailerra martxan jarri dugu CBU gelan. Ikasturte osoa daramagu gela barruan zein kanpoan landare apaingarriekin, aromatikoekin, barazkiekin eta bestelakoekin lanean. Hara zeinen dotore ditugun! 

Uzta jasoko al dugu aurten?