IKASTOLAKO ORIENTAZIO DEPARTAMENDUAREN BERRIAK, AHOLKUAK, MATERIALAK, BIDEOAK.....
2022/11/15
2022/06/16
Txori Berri 1. edizioaren argitalpena
Hementxe dugu ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza. Elkarlanean, Txori Berri aldizkaria diseinatu, argitaratu eta ikastolako ikasle zein irakasleei egindako lanaren berri eman diegu. Itxura bikaina du, ezta? Irakurri patxadaz eta disfruta ezazue.
2022/04/25
HARIEKIN JOLASTUZ, ARTELANAK OSATUZ
Hilabete hauetan, esparru artistiko teknologikoan, artelan ederrak prestatu ditugu. Horretarako, forma geometrikoak oholean marraztu, hauen siluetak iltzeekin osatu eta hariekin apaindu ditugu. Hona hemen egindakoaren laburpen bisuala:
Hilorama arte teknikaren bidez konzeptu geometrikoak, motrizitate fina, sormena, autonomia, talde lana eta bestelako gaitasunak landu ditugu. Gainera, oso gustora aritu gara denok!
2021/11/08
2021/06/15
LANDAREEN MUNDUARI BURUZKO PROIEKTUA
Ikasturteko azken egun hauetan egin dugun proiektutetako bat aurkezten dizuegu oraingoan.
Hona hemen baratza tailerrean, landareen bizi zikloari, elikadurari eta ugalketari buruz CBUko ikasleek egin duten lapbook ederra!!










